Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Inauterien isilpekoak Alardeaz diharduenean

Uxoa Anduaga Berrotaran
2026/02/26

Mendeetan zehar, herri batek pentsaezina egin zezakeen urteko une bakarra izaten zen inauteria, botereaz ahoz gora barre egiteko abagunea baitzen. Ordenaren iraultze hori ez zen anarkia baina, oxigenoa baizik, gainerako egunetan gauzak bere ohiko ordenean funtzionarazteko salbuespen egoera. Bajtinek honi «alderantzizko mundua» deitu zion, gizarte-egitura groteskoki desitxuratzen zuen ispilua zela argudiatuz, gauzak deformatzen zituena, eta hain zuzen ere horri esker, gauzak nolakoak ziren argi ikusteko parada ematen zuena. 

Aspaldi da, ordea, ispilu hori lurrunduta dagoela. Gure inauterietan helburu estetiko eta globalizatuak darabiltzaten mozorroez betetzen zaizkigu bazterrak, eta botereari iseka egitea dela pentsatzen dugu Trumpen edo TikTokeko bideo-egileren baten mozorroa janztea. Inauterien izaera kritikoak, agertzen den gutxi horietan, herriko plazatik milaka kilometrotara dauzkagun errealitateak kolpatu ohi ditu. Eta bertakoaz diharduenean, arrantzaleez edo herriko pertsonaiaren batez kasu, labana kamustuta izan ohi du. Ziztadarik ez; igurtziak soilik. 

Kritika falta hori are lazgarriago egiten da, akaso, Hondarribia eta Irun bezalako herrietan, non danbor eta txilibitu hotsen mantrak gidatuta, botere gatazkak herritarren arteko keinu txikienetan ere topatzen ditugun. Alardea botereari hertsiki lotutako errealitate propioa da, gurea eta bertikala, eta hala ere umore esparrutik at uzten dugu etengabe.  

Baina pentsatzen jarrita, ez al da gaur egungo Alardea, bere puztutako maskulinitate eta hierarkia ulergaitzekin, patriarkatuaren hiperbole komiko bat? Bere baitan deanak gonbidatzen du sarkasmora: bere solemnitate anakronikoak, bere titulu panpoxoek, eta zer esanik ez emakumeei parte hartzen ez utzi nahi izateak, zeina hain den groteskoa ezen bere horretan ia txiste bat dirudien. Eta hala ere, hori ere ez da aski inauteriak barrez seinalatzera ausartzeko.

Horregatik, Hondarribiko inauterietan aurten gertatutakoa esanguratsua izan da. Gizonezko gazte talde batek karrozen desfilean parte hartu du irailaren 6an herrian egiten den kantineren desfileari parodia eginez. Litekeena da ikusleen artean barreak baino isilune deseroso gehiago sortu izana, baina esanguratsua da inor gaia inauterietako paisaian kokatzera ausartu izana. 

Umorearen soziologiak erakusten digu komunitate batek jada zalantzan jartzen hasia den horretaz egiten duela barre. Alardeari parodia egiteak zerbait mugitzen ari dela adierazten du, zalantzarik gabe. Eta aldaketa nahi dugunontzat mugimendu oro izango da ongi etorria. Baina tentuz begiratu behar zaio honi ere, inauteriak ez baitu soilik islatzen gizarte batek pentsatzen duena: ozenki pentsatzera ausartzen ez dena ere seinalatzen du. Eta hemen sortzen da paradoxa argigarria: Hondarribiko gazte hauek aukeratutako gaia Alardea izan bazen ere, taularatu zituzten figurak kantinerak izan ziren, hau da, boterearen periferia, ez erdigunea. Eta inor tenientez mozorrotu ez izanak, edo desberdintasuna sostengatzen duten hierarkiak karikaturizatu ez izanak adierazten du, oraindik ez garela gai benetako arazoa eta haren botere-egiturak ukitzeko.

Alardeko agintariei barre egiten dien karroza bat ikusten dugun egunean, herritarrok bi jai berreskuratuko ditugu batera: inauteriena, zeharkatzen gaituen tokiko botereaz berriro barre egingo dugulako modu libre eta kritikoan; eta Alardearena, jaiak beldurgarri eta ukiezin izateari utzi diola esan nahiko duelako, eta horrek eraldaketari ateak irekiko dizkiolako parez pare.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.