Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Mugaren gainean dantzan

Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez
2026/03/06

Lehen aldia dut hitzordu edo hiztarte honetan. Baten batek Hatsaren poesian irakurriko ninduen, baina poesiaren esanahia gorabehera, kronikaritzat dut neure burua gehiago, historiagintzan eta Wikipedian aritua, erruz (eta hobenik ez). Bide batez, 25 urte bete ditu aurten ezinbesteko Interneteko mezulari horrek. Zorionak hari eta auzolan horretan aritu direnei, ez baitira gutxi! Euskal Wikipediak udazkenean egingo ditu urteak, 25 ere bai.

Bada, justu auzolanaren edo lankidetzaren kontrakoa da muga, gizatalde baten gaineko bortxa ekintza, zatiketa artifiziala, herritarrak hertsatzen dituen errealitate bortitza, kanpotik ezarria, Palestinan bezala Euskal Herrian. Lausoa dugu batzuetan, nabarmena bestetan. Eta mugak edo fronterak jarri dit hizpidea askoren ahotan dabilelako, Behe Bidasokoa, zehazki. Gaur, pozik entzun dugu epaitegietatik etorri dela berri ona: errugabetzat jo dituzte 2024ko Korrikaren lehen egunean etorkin edo migranteak Hendaian muga pasatzen lagundu zituzten zazpi pertsona.

Bestetik, ikusi dudan dokumental bat eta estreinaldi bat aipatuko dut: Avenida. Zeri erreferentzia egiteko? Bada, zubiari. Etorbidearen Zubia berta-bertakoa dugu eta dokumentalak interesa pizten du, zubia oroitzapen askoren iturri baita, besterik ez bada haren gainetik paseoan edo korrika igaro garelako. Otsailaren hasieran, ikusminez hurbildu ginen beste hainbat herritar bezala dokumental hori ikustera Amaia aretora. Ikusleon adina, berriz, hamaika ikusi eta bizitako jendea, ni ere tartean (mende erdi pasatxo ez baita gutxi!).

Dokumentaleko parte-hartzaileetako baten esanak arreta piztu zidan; Irunek ia berezkoa duela muga hiri izatea, aspalditik: duela 2.000 urte ere ba omen zen, erromatar garaiko Irun baskoian. Hara, hau marka! Marka komodoa baita muga, sakona bezain laburra. Mugak mitologia handien sortzaile dira. Zenbait pertsonari aditzera eta mapa historiko batzuk ikustera, hemen beti existitu dira Bidasoaz eta Bortuz (Pirinioz) hegoaldera espainolak eta iparraldera frantsesak-frantxak-frankoak, edo haien arbasoak galiarrak: Asterix eta konpainia. Hau marka.

Mugak, ordea, indar arrotzek ezarri dituzte gurean. Indar militarrez lehenik, eta administrazio bihurtuta geroago. Espainiako gobernuaren indarrek euskal herritarrei Bigarren Karlistaldia irabazita (1876), haien askatasunak kendu izanaz Canovas del Castillo agintari espainiarrak zioen bezala, «indar ekintza batek zuzenbidea sortzen du, indarra zuzenbidea baita indarrak estatua eragiten duenean». Bada, zein indarkeriak eta fanatismok sortu ditu lurralde mugak? Horrelakoxe zerbait pentsatuko zuen Victor Hugok, estatu arteko gerrek Bidasoa inguruko erkidego natural euskaldunari eragindako txikizioaz nahigabetzen zenean.

1609an, Pierre De Lancre eta Jean D’Espagnet Frantziako koroaren estatu gizonek errepresio latza ekarri zuten Lapurdira, Inkisizioak Nafarroa Garaitik berea egiten zuen bitartean. Hondarribian eta Irunen, berdin. Sorgin ehiza horretan, D’Espagnet muga mapak eta diseinu militarrak marraztera gelditu zen Bidasoa inguruan, Pierre De Lancre irudimentsuak aske bizi nahi zuen herrian oinazea zabaltzen zuen bitartean. Beren eginkizuna amaituta (1611), agintari monarkikoek agindu zuten estatu arteko mugarriak ezartzea mendi eta ibaiertzotan, zigor gogorrez penatuz haiek kentzen zituzten herritarrak. Zilegi bekit esatea, bukatzeko: parada baduzue, ez galdu Asisko eta konpainiaren Sorgina banaiz, gure zinemaren mugarri bat (eta orain bai, positiboa). Zinez, nahiago Txingudi, Muga baino.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.