Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

‘Mariloken’ artean pazko-lili itxaropentsua

Ainara Maia Urroz
2026/04/17

Urteberri honetako zirriborroak beteko ditut, eta honainokoak bilduko, aurrerako bidean ere segi dezadan zirriborrietan idazten-bizitzen. Garizumako haizearekin ere dantzan, bakea egon ala ez egon. Aske eta arrastaka batzuetan, besteetan arrakastatsu.

Istorio bat kantatu nahi nuke edo gure historia kontatu. Irlandan egon gara, eta Irlandatik joandako emigrante haiek beren estilo zaharreko abestiak eskaini dizkidate. Abesti horiek musika tresnaren laguntzarik gabe abesten ziren eta gaelikoz. Estilo zaharraren adierazle handienetako bat entzun nuen Dublingo EPIC museoan, Ingalaterran folk klubetan kantatzen zuen, eta bere talentuak Amerikako unibertsitateetan irakaskuntza postuak lortzera eraman zuen. Ingelesez kantatzea oso hedatua zegoen Irlandako beste leku batzuetan, eta abesti horiek maitasunari, emigrazioari eta gerrari buruzko istorioak kontatzen zituzten. Mundu berrira inportatuta, abesti horiek konposizio berrien eredu bihurtu ziren eguneroko bizitzaren hainbat alderdiri buruz kantatzeko: trenbideak, cowboy-en bizimodua, gerra zibilaren gaiak, meatzaritza, laneko bidegabekeriak…

Amaiera zoriontsurik gabeko kantu, poema, istorio eta kondairak ditu Irlandak: sutondoan kondairak, ilunabarretakoak. Ez dago horietan malkorik. Horren ordez, mundua berriz hasten duten emigranteen oihartzunak, mendietako gandorrak urdinduz eta ibaiak garden, eta heroiak beldurrik gabe. Amaiera beti erabaki gabe, hurrengo kontalariak «has dadila» esan dezan, eta berriro suaren inguruan haurrak harritu. Haien haurrak haien kondairak dira, eta haienak dira, haien izena daramate, haien ilea haien antzekoa izan zen behin, eta mundua ez da hain mikatza, diren haur horiek berriro kontatuko-kantatuko baitute. Irlanda iparraldean eta, zehazki, Belfast mendebaldean amesten dute egunen batean Irlanda batu bat izanen direla eta gaelikoz mintzatuko direla, euren arbasoak bezala. Irlandarrek ingelesen aitzinean 1916ko pazkoko altxamendua gogoratzen dute harro, independentzia lortzeko borrokan, eta Pazko igandez harrotasunez erakusten dute Pazko lilia paparrean. 

Pazko igandez estaturik gabeko nazio batzuk elkartu dira Belfasten, tartean euskal ordezkaritza bat Naziogintza elkartetik; gure aberri egunean ni han, Pazko-lili bat paparrean, euskaldun izateaz harro. Han bertan, irlandarren harrotasunaren desfilearen amaieran entzun dut, ingelesez, nazio bat instituzioak, politikoak eta administrazioak baino gehiago dela. Nazioa herri xehea da, jendea, komunitatea. 

Hatsa eman dio Pazko-lili horrek ene bihotzari eta esperantza ene herriari, eta oroitarazi dit iragan Korrikaren komunitate olatuaren indarra eta datorren igandeko 2026ko Hatsaren poesia liburu berriaren aurkezpeneko talde-hauspoa direla Euskal Herriak bizirik indartsu segitzeko tresnetako batzuk, Euskal Herri osoa biltzen duen herri ekimenak baitira. Harro-herria gara, euskara gara!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.