Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Urteberriko ‘zirriborriak’ idazten

Ainara Maia Urroz
2026/02/26

Urte zaharra pasa genuen, berria da bilakatzen eta bizilegea da bizi garenok aldatzea. Aldatzen ez diren pertsonak hilda bezala bizi dira gutartean. Bizitza  badoala, bizitza ere badator. Urteberri bat hasiko dute munduaren beste aldeko batzuk otsailean, otsoaren hilean, eta txinatarrek zaldiaren urte dotorea iragarri digute: askatasunaren eta arrakastaren urtea omen da. 

Ni ere hemen agertzen naiz, HITZordu bat baitut zuekin, eta agertuz gero bertsotan ere hasiko nintzateke, bertsolari ez banaiz ere. Bertso bat hasi eta beharbada ezinen dut bukatu, baina nolabait ere atera behar dut barnean dudan dohain bat, aitaren aitak ere bazuena, bertsotan hasteko zaletasuna eta beharra, poto eta guzti, ez baitago akatsik gabeko bizitzarik, ez baitago zirriborririk gabeko eleberririk. Barnetik tiratzen diot solasari eta sentimenduak borborka hasten, oroitzapenek hunkitu, iraganeko amodioek gainezaka egingo didaten beldur.

Ni ere hemen nago, mundualdi honetan, eta ia mende erdia egin dut ene bizitza zirriborratzen, zirriborriak betetzen eta orri zuria belzten, betetzen. Ez dakit beste mende erdia izanen dudan zirriborri berriak bildu eta ene bizitza bizitzeko, idazteko. Ez dakit ezer etorkizunaz, baina hemen nabil, eta nabilelako nago hain neke, hain zikin… Lurdes Iriondoren gisa. Egin behar nuena (ez) egiteagatik naiz ni naizena (edo izan naizena). Hasteko, negarrik egin gabe sortu nintzen behin Irungo ospitale zaharrean, protestarik egin gabe atera nintzen amaren sabeletik kanpora, mundura. Sortu nintzenetik, (isilik sortu ere!) bizi naiz, eta bizi naizenez, ikusten dut inguruan dudana. Betaurreko ezberdinekin ikusi ere! Olerkari, poetisa, ameslari gerora deitu izan didate, hizki mutua txikitan ikastolan jarri zidaten izengoitia. Uste dut ez dudala erran lotsatia (beldurtia) naizela; nire izaera ezagutzen dut eta badakit bat-bateko eta ezusteko egoerek zentzu oro galarazten didatela, baldarkeriaren eta lotsaren ondorioz. Aurrerantzean ere, batzuetan herabeti beste gutxitan ausart, negu honetan lurra iratzartzeko, udaberriari deika segituko dugu dantzan, bakea baldin bada edo ez bada; esna gaitezen lozorrotik, euskaldun, eta harro gaitezen garenaz.

Duela 25 urte, 2000ko maiatzaren 2an ez nintzela zoriontsu idatzi nuen, eta okerrena zen ez nekiela zerk eginen zidan zoriontsu; orain ohartzen naiz zoriontsu nintzela, guraso biak bizirik nituelako, anaia gazteago parrandazale bat nuelako eta, oro har, familia maitagarria. Zorigaiztoko nintzela uste nuen, ez omen nekielako zerk egiten ninduen zoriontsu; baina zorioneko nintzen maite ninduen familia bat nuelako. Eta, egun ere, zorioneko naiz, nahiz eta urte batzuk igaro diren eta aita bizirik ez badut ere, zoriontsu naiz ama dudalako bizirik, anaia, koinata, bi iloba jator, gauero besarkatzen nauen eta goizero «egun on» erraten didan norbaitekin bizi naizelako. Zorioneko naiz maite nauten beste pertsona askoz osatutako sarea dudalako ene bizitzan. 

Urteberri honetako zirriborroak beteko ditut, eta honainokoak bilduko, aurrerako bidean ere segi dezadan zirriborrietan idazten-bizitzen. Garizumako haizearekin ere dantzan, bakea egon ala ez egon. Aske eta arrastaka batzuetan, besteetan arrakastatsu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.