Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

GUTUNA: 'Nazkatu egin gara, borrokan hasteko prest gaude'

Etxez etxeko langileak
2019/03/29

Hondarribiko etxez-etxeko zerbitzuak 21 langile ditu, denak emakumeak. Azpikontrata batek kudeatzen du zerbitzua, eta nagusi dira jardunaldi partzialak eta prekarietatea. Hitzarmen propioa ez daukatenez, Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako Hitzarmena aplikatzen zaie.

Negoziaketa honek 3 hanka ditu, batetik azpikontrata kudeatzen duen enpresa, bestetik Hondarribiko Udala, berak eskaintzen baitu zerbitzua, eta berak ezartzen dituelako konkurtsoaren baldintzak, eta azkenik, langileak.

Enpresarekin, 2018ko azaroan zabaldu genuen negoziaketa mahaia. Gure eskariak zeintzuk ziren helarazi genizkien, eta jarraian udaleko arduradunekin eskatu genuen zita gure egoeraren berri emateko.

Lehen eta bigarren alkateordeekin bildu izan gara orduz geroztik, gaur egun arte. Hiru bilera eduki ditugu, eta nahiz eta egoera ulertzen dutela esan, bost hilabeteetan ez dugu erantzun konkreturik eduki. Zenbat eta noiz nahi dugu jakin guk. Eskaintza publikoa zenbat hobetzeko prest dagoen, eta eskaintza hori noiz egingo den.

Izan ere, egiten den eskaintzaren arabera negoziatu dezakegulako guk hitzarmena. Eskaintza publikoa, berriro eskasa baldin bada, sektoreko langileak berriro prekarizaziora bultzatzen gaituztelako.
Udalak enpresarekin duen kontratua agortua dago duela bi urtetik. Beraz, oraingo impasse hau baliatu nahi dugu enpresarekin negoziatu, hitzarmen duin bat lortu, eta datozen pleguak gure hitzarmena barnebil dezan.

Orain aplikatzen zaigun hitzarmenak ez ditu gure sektoreko faktoreak barnebiltzen. Eta gure egoera prekarioa da oso: langileetan gutxiengo batek du jardunaldi osoa, gainontzeko guztiak kasuak sartu edo ez sartu zain egoten gera. Paralelismo bat egitearren, litzateke kamarero batek kobratuko balu saltzen duen kafesne kopuruaren arabera.

Prekarizazioa prekarizazioren gainean. Jardunaldi ezegonkorrak, soldata ezegonkor eta baxuaren truke. Adibide gisa, gure adiskideetako batek ezin izan du babes ofizialeko etxeen zozketara aurkeztu, ez zelako minimora iristen. 40 urte, emakumezkoa, jardunaldi partziala, 1.200 eurora ez da iristen: prekarizazioa.
‘Gaur ere Martxoak 8 da’ esango dugu nekatu arte. Egun puntualetako politika estetikoa egin beharrean, Hondarribiko udal gobernuari exijitzen dioguna da kolektibo hau kontuan har dezala eta benetako konpromiso bat har dezala lan baldintzak hobetzeko. Guk, geure partetik, ikusi dugu erantzuna luzatu eta luzatu ari zaizkigula, eta borrokara goaz.

Lehen kontzentrazioa egingo dugu martxoaren 30ean, San Pedro kalean, 13:30ean, eta erantzunik ez badaukagu, guk geure erabakiak hartuko ditugu. Zain egoteaz eta hitz politez nazkatu garelako.
Udal gobernuaren jarrera hipokrita salatu nahi dugu. Martxoaren 9an, bezperan esandako guztia ahaztu egiten duelako, eta bere erantzukizun zuzeneko zerbitzuetan, prekarizazioa hedatzen jarraitzen duelako.

Xabier Etxaniz. ELA sindikatuko Gizalaneko Oarso Bidasoko arduraduna, Hondarribiko etxez etxeko langileen izenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.