Gutuna: "Aspalditik ari gara entzuten udal gobernuaren aldetik inoiz betetzen ez diren promesak"
Harritzen gaitu udala tematuta egotea Portu auzoan zirkulazioa murriztearekin. Are gehiago, kontuan izanda, batetik, gure ekintza guztiei uko egitea adostu genuela ideia hori erretiratzearen truke.
Hondarribiko Amuitz merkatarien elkartea bat dator, zalantzarik gabe, Mugikortasun Jasangarriaren Plan Estrategikoaren helburuekin.
Hala ere, aldaketek denbora behar dute, eta sakonera horretako proiektu batek, ohitura aldaketak dakartza, eta beraz, kaltetuek ezagutu, barneratu, eta onartu egin behar dute neurri murriztaileak ezarri aurretik.
Beraz, ez dago presarik. Aurrera egin behar dugu, baina elkar zapaldu gabe.
Horregatik harritzen gaitu udala tematuta egotea Portu auzoan zirkulazioa murriztearekin. Are gehiago, kontuan izanda, batetik, gure ekintza guztiei uko egitea adostu genuela ideia hori erretiratzearen truke, eta bestetik, adostasuna bilatzeko zerotik hastea beharrezkoa zela erabaki genuelako.
Harrigarria bada ere, mugikortasun mahaiaren azken bilerak agerian utzi du mugikortasun zinegotziak eta bertaratutako teknikariek interes handiagoa zutela egindakoa justifikatu, haien ontasunez konbentzitu, eta hurrengo deialdi batean onespena izateko babesa bilatzeko, bertan esaten zirenak entzun eta ekintza globalei buruzko beharrezko adostasuna bilatzeko baino.
Izan ere, ekintza globalei buruz hitz egin behar da, eta horregatik, jakinarazi nahi dugu aspalditik ari garela entzuten udal gobernuaren aldetik inoiz betetzen ez diren promesak. Adibidez, San Pedro kalea ez zela inoiz oinezkoentzat jarriko eskailera mekanikoen gainean aparkaleku bat eraiki gabe.
Hori horrela, gure eskaera, gaur egun, honako honetan zehazten da:
1. Portu auzoan ez da inolako neurri murriztailerik hartuko, harik eta beharrezko eta agindutako aparkalekua eraikitzen ez den arte, eta aparkalekura sartzeko bideak hobetzen diren arte.
2. Portu auzoaren egungo proiektua behin betiko erretiratuko da, beste proiektu bat adostasunez eraikitzen hasteko.
3. Aurreko bi puntu horiek mahaiaren hurrengo bilerako gai-zerrendan sartzea.