Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Etxekoak uso, kalekoak otso

Duela gutxi, hozkailua huts xamarra nuela eta, harategira joan nintzen erosketak egitera. Han, ni baino lehenago beste batzuk iritsi zirenez, iladan jarri nintzen, nire txandaren zain. Eguneroko edozein komertzio ttikitan harreman estuak sortzen dira. Ez da hain arraroa ere zain zauden bitartean aurrekoek euren bizitza eta besteena kontatzea, batez ere ni baino bezero ohikoagoak diren […]

2016/11/30

S. Egilea Goiatz LabandibarDuela gutxi, hozkailua huts xamarra nuela eta, harategira joan nintzen erosketak egitera. Han, ni baino lehenago beste batzuk iritsi zirenez, iladan jarri nintzen, nire txandaren zain.

Eguneroko edozein komertzio ttikitan harreman estuak sortzen dira. Ez da hain arraroa ere zain zauden bitartean aurrekoek euren bizitza eta besteena kontatzea, batez ere ni baino bezero ohikoagoak diren horiek, ia egunero han elkar topatzen dutenek. Konfiantzan aritzen dira, ia lagunartean daudelako.

Beno, bada aurreko batean hantxe nengoen, harategian nire txandaren zain. Elkarrizketa bakarra zegoen harategian bezero guztien artean, eta hara non esan zuen batek (hainbestetan entzuten den hori): «Kanpokoei laguntzen diote udaletxetik-eta eta bertakoei batere ez».

Iritsi zen nire txanda. Erosi nituen ogia, xolomoa eta piper bete batzuk eta etxera joan nintzen. Esaldia buruan. Batez ere, kanpokoak nor ziren identifikatzen saiatu nahian. Esan zuenaren senarra portugaldarra baita. Eta zalantza izan nuen non dagoen kanpoko-aren muga. Subjektiboa den edo objektiboa. Nik bere senarra ere kanpotartzat joko bainuke galdetuko balidate…

Oiartzuarrok oso oiartzuar izateko fama dugu. Eta akaso, bagara. Askotan entzun diet duela 40 urte baino gehiago Oiartzunen bizi direnei «ni ez naiz inoiz oiartzuarra izango, ez nauzue onartzen eta». Eta, bai, aitortzen dut guk geuk (edo nik neuk, umiltasunezko plurala aintzat hartuta) esan izan diegula Oiartzunera etorri izan diren ingurukoei —gehienek bikotekide oiartzuarrak dituztelako— oiartzuarra se nace, no se hace.

Duela gutxi, euskararen arnasgune tailerra izan da herrian udalak, Ttur-Tturrek eta zenbait euskaltzalek antolatuta. Hasieran, UEMAko teknikariak zenbait datu eman zituen euskararen arnasgune diren herriek (%70etik goitiko erabilera dutenak kontsideratzen dira hala) izan duten eboluzio linguistikoaz. Herri erdaldunetan gutxi, baina euskararen ezagutzak/erabilerak goiti egin duten bezala, herri euskaldunetan nabarmen egin dute beheiti. Eta ez, datuek diote ez dela Senegaldik, Ekuadortik, Marokotik edo Perutik etorri diren horiengatik. Baizik eta Euskal Herriko beste herrietatik etorri diren horiengatik izan dela, askotan, euskaraz jakin badakiten horiengatik.

Berriz ere kanpokoak/bertakoak dikotomia ditxosozkoa. Eta kanpokoari kalte eta txar guztia egozteko joera txobinista hori. Zeren… hara, harategian kanpokoez kexan zebilen horren senarrak ez du sekula ikasi euskara; eta seme-alabei, biek, beti hitz egin izan diete gazteleraz. Ez euskaraz, ez portugesez. Beraz, zer da kanpokoa, zer bertakoa? Agian, harategian galdetzen badiot esango dit gaztelera bertakoa dela. Eta berriz ere subjektibotasunetan eroriko gara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.