Oarsoaldeko herrietako Euskaraldiaren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.
Bertan eskualdeko herrietako Euskaraldiari buruzko albisteak, herriz herrikako egitarauak, entitateen zerrendak eta OARSO BIDASOKO HITZAren Euskarldiko kanpaina berezia daude eskuragarri.
Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak bat egin du Euskaraldiarekin, eta euskararen erabilera auzoko dendetan sustatzeko zozketa antolatu du. Gainera, Euskararen Egunerako egitaraua osatu dute.
Datozen egunetan jarriko dituzte martxan herriko auzoetan egingo dituzten jarduerak. Horietako bi Koldo Ortegaren eskutik egingo diren bisita gidatuak izango dira.
'Sagarraren izenean, amen. Sorginaren kronika Hondarribian' bisita gidatua egingo dute hilaren 26an Arma Plaza Fundazioaren eta Euskaraldiaren eskutik.
Zer: Bertso afaria Miren Amuriza eta Igor Elortzarekin. Gaiak Unai Elizasuk emango dizkie. (Sarrerak eskatzeko deitu telefono zenbaki honetara: 628 17 05 30, Rafa).
Ordua: 21:00.
Lekua: Itsaslur elkartean.
Azaroak 18, ostirala.
Zer: Amaia Iturriotz eta Sustrai Colina bertsolariek bertso-pintxo saioan parte hartuko dute.
Ordua: 19:00etatik 20:30era.
Lekua: San Juan plazatik hasiko da ibilaldia eta Urdanibia plazan amaitu.
Azaroak 24, osteguna.
Zer: Antzerkia: Erik eta Win antzezlana.
Ordua: 19:00.
Lekua: Amaia KZko oholtzan.
Azaroak 25, ostirala.
Zer: Kantu kolore: Peru kokodriloa ikuskizuna haurrentzat.
Ordua: 18:00.
Lekua: Amaia KZn.
Azaroak 26, larunbata.
Zer: Euskararen aldeko mural margoketa girotua.
Ordua: 16:30.
Lekua: Larreaundi auzoan. (Oharra: eguraldiaren arabera lekua alda daiteke).
Abenduak 1, osteguna.
Zer: Bidasoko Mintzodromoa.
Ordua: 10:00etatik 12:00etara.
Lekua: Gaztelu aretoa, Hendaia.
Zer: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana.
Ordua: 19:00.
Lekua: Amaia KZn.
Abenduak 3, larunbat (Euskararen Eguna).
Zer: Larreaundi auzoan ekitaldiak.
Ordua eta ekitaldia:
11:30ean hasita, Euskarazko materialaren bigarren eskuko azoka.
16:30ean, Bingoa.
17:30ean, Kuadrillen arteko hizki zopa txapelketa eta haur jolas kolaboratiboak.
19:00etan, Euskarak saria du-ren zozketa eta txokolatada.
19:30ean, Zintzur bustitze musikatua auzotik zehar.
Zer: Benta Zaharreko Mutiko Alaien emanaldia.
Ordua: 12:00.
Lekua: Urdanibia Plazatik abiatuta, Luis Marianoraino joango dira musikariak.
Hartu HITZA Euskaraldian!
Harpidetza eskaintza berezi bat prestatu dugu zuretzat: Jaso ezazu HITZA etxean 7 hilabetez 35€ soilik ordainduta.
Gainera, Euskaraldian harpidetzen direnen artean, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako bi sarrera zozkatuko ditugu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.