Zirkua (Irun): Girabira zirkua
Zirkua protagonista izango da uztailaren 21ean Irungo Belaskoenea ikastetxean. 17:30ean zirku tailerrak egingo dira Armiarma Compagnie, Vol’ArteStudio eta Ziliportaka Elkartearen eskutik. Lau tailer izango dira: malabarismoko bi, aire akrobazietako bat eta slackline-ko beste bat. Ondoren, 19:30ean, Circo Chosco konpainiaren ‘Oh-Pera’ zirku ikuskizuna egongo da.