Zinema (Irun): Fadia's tree
Irungo Udaleko Kultura arloak Fadia’s tree dokumentala proiektatuko du martxoaren 10ean, 19:00etan, Amaia KZn, DokuIrun egitasmoaren barruan.
Pertsonen mugikortasuna baldintzatzen duten muga eta hormekin lotutako gai unibertsalei hausnartzera gonbidatzen du ikuslea, Libanon errefuxiatua bizi den eta jaioterrira itzultzeko irrikan dagoen emakume palestinar baten istorioaren bidez.
Sarrera librea da eta bi modutara eskura daiteke: Amaia KZren webgunean edo antzokiaren txarteldegian emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.