Zinema (Irun): 'El hombre cono' eta 'La princesa Mononoke'
Zinema eta animazioa uztartzen dituen 18.95 egitasmoa bueltan da. Hurrengo saioa otsailaren 12an izango da, 17:00etan, Amaia KZn. Japoniako kultura tradizionalari lotutako bi film proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpidatziekin: El hombre cono film laburra eta La princesa Mononoke pelikula. Proiekzioak dinamizatzeko, animazioa eskainiko da aldez aurretik.
Sarrerak dagoeneko salgai daude 5,50 euroko prezioan Irungo Udalaren webgunean, Luis Marianoko turismo bulegoan eta Amaia KZko leihatiletan saioa hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.