Zinema eta solasaldia (Irun): La Libreria
Bidasoako Elkarte Feministak La Libreria filma proiektatuko du martxoaren 9an, 17:00etan, Anaka-Puianako zentroan. Pelikularen ondoren, solasaldia egingo dute bertaratzen direnek. Sarrera librea da aretoko edukiera bete arte.

