Zesta punta (Hondarribia): Grand Slam finalerdiak
Iluntzeko 20:00etatik aurrera bi partidu jokatuko dira: Arbe-Argoitiaren (bi garaipen eta porrotik ez) eta Bixente-Atainen (garaipen bat eta porrot bat) artekoa eta Hormaetxea-Bailoren (bi garaipen eta porrotik ez) eta Erik-Kanpanen (garaipen eta porrot bana) artekoa.
Lehen finalerdia oso irekia izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Bigarrenerako, ordea, faborito argiak daude. Hormaetxeak eta Bailok oso maila handia erakutsi dute, baina Kanpanek etxeko jendearen berotasuna izango du alde. Haren bikotearekin batera (Erik Mendizabal munduko puntistarik onenetarikoa da), partidua irabazteko aukera sendoak dituzte.
Sarrerak lotura honetan eskura daitezke.

