Tailerra (Irun): Idazmen ikastaroa
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/12/gabonetangogoz.png)
Abenduaren 30ean, 17:30etik 19:15era, Palmera Monteron, idazmen tailerra egingo da. Itziar Sistiagaren gidaritzapean, parte hartzaileek 2022ko bizipenei eta 2023rako dituzten proiektu eta ametsei buruz hitz egingo dute. Tailerra dinamikoa izango da eta idatzitakoa taldekideei irakurriko diete. Parte hartu nahi dutenek adinekoentzako espazioetan eman behar dute izena, eta 30 pertsonentzako lekua dago.