Tailerra (Irun): 'Erroma eta zinea'
Oiasso Erromatar Museoak egitarau zabala antolatu du Eguberrietarako. Abenduaren 28an gaztelaniaz eta urtarrilaren 4an euskaraz, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei bideratutako ‘Erroma eta zinea’ tailerra egingo da. Parte hartzaileek animaziozko laburmetrai baten pausu guztietan murgilduko dira. Ikastaroak 11:00etatik 12:30era izango dira Oiasso Museoan, eta lau euroko prezioa dute.

