Tailerra (Irun): 'Emakumeak, janaria eta kontrola'
Txingudiko Elkarte Feministak antolatuta, ‘Emakumeak, janaria eta kontrola’ tailerra egingo da apirilaren 20an Kabigorri Ateneoan, Yolanda Iglesias Martin psikologoak zuzenduta. Saio horretan aztertuko dute nola islatzen duten genero zapalkuntza elikaduraren nahasmenduek. Saioa 19:30etik 21:30era izango da.