Tailerra (Irun): Birziklatzearen boterea
Martxoaren 18an Global Recycling Day eguna ospatuko da, eta Ekoetxea Txingudik bat egin du egun horrekin.
Gauzak horrela, familiei zuzendutako tailer bat antolatu du Ekoetxea Txingudik martxoaren 19rako, 11:00etan, Txingudiko Zerbitzuen eskutik. ‘Birziklatzearen boterea’ izenburupean, parte hartzaileek berrerabilpenaren eta birziklatzearen boterea ikasiko dute, egunerokoan sortzen diren hondakinak baloratzeko eta aukera berri bat emateko.
Jarduera doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

