Arazoak konpontzeko tailerra 12, 13 eta 14 urteko nerabeei zuzenduta. Tailerrean, autoestimoa handitzen, harremanak hobeto egiten eta egunerokotasunean aurki daitezkeen arazoei aurre egiten ikasiko dute.
Zazpi saio izango dira, ordu eta laurdenekoa bakoitza. Bi psikologok zuzenduko dituzte: Gema Campo eta Ion Arruabarrena.
Tailerra urtarrila, otsaila eta martxoan izango da, ostegunetan 17:30etik aurrera. Izena hilaren 18a baino lehen eman beharko da010 telefono zenbakian edo
www.irun.org.