Musika (Hondarribia): Ruper Ordorika disko aurkezpena
‘Amour eta toujours’ diska kaleratu du Ruper Ordorikak eta diska aurkezten bihar izango da Hondarribian. Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), Eduardo Lazaga (perkusioa) eta Nando de la Casa (perkusioa eta teklatua) izango ditu alboan. Kubatar kutsua duten kantu berriez gain bere ibilbideko zenbait kantu ospetsu ere joko ditu Itsas Etxean, 20:00etan.

