Orientazioa (Irun): Gipuzkoako Orientazio Ligako 5. proba
Aiako Harria Parke Naturaleko Erlaitz inguruak Gipuzkoako Orientazio Ligako 5. proba jasoko du urriaren 1ean. Lehiaketa zentroa 09:30ean irekiko da Erlaitzeko aparkalekuan. Irteerak 10:00etatik 12:00etara izango dira, eta 14:30ean itxiko da helmuga. Izen-emateak irailaren 28ko 22:00etan itxiko dira. Inskripzioak Departicket webgunearen bidez egin behar dira, 7 euroan, eta banaka edo taldeka egin daitezke.