Ondare topaketak (Hondarribia): Hondarribia Itsas Herria
Maiatzaren 15etik 17ra Itsas Herria egitasmoa izango da martxan, eta hilaren 18an Itsasoratu egitasmoa.
Maiatzak 15
19:00etan: Sunita Camblog kantaria eta Itsasoiko dokumentalaren proiekzioa. Itsas Etxean.
20:00etan: Emakumeak arrantzan. Itsas Ondarearen ezkutuko errealitatea hitzaldia, Eider Arruti antropologoaren eskutik. Itsas Etxean.
Maiatzak 16
19:00etan: Islandia 1615. euskal arrantzaleen patua hitzaldia, Xabier Irujo historialariaren eskutik. Itsas Etxean.
20:00etan: Inaxio Igosen Hondarribiko barkuak lanaren aurkezpena. Itsas Etxean.
20:30ean: Beti mesias. Egun bat itsasoan, 1985 dokumentalaren proiekzioa. Itsas Etxean.
Maiatzak 17
10:00etatik 13:00etara: Itsas modelismo erakustaldia. Bizkaiko Modelismo elkartearen eskutik. Zumardiko Beltxargen parkean.
11:30ean: Berreskuratutako gabarraren aurkezpena, Maddi Aginagalderen eskutik. Itsas Etxearen kanpokaldean.
12:30ean: Ronkeoaren erakustaldia, hegamotza mozketa. Madalen plazan.
13:30etik aurrera: Parrillada, antxoa eta hegamotza. Madalen plazan.
17:00etan: Izugarria erraldoien konpartsa. Zezen plazatik Kai Zaharrera.
17:30ean: Zingaren eta batelen erakustaldia (parte hartzeko aukera izango da). Kai Zaharrean.
18:00etan Burrunba elektrotxaranga. Kalean zehar.
22:00etan: Foisis taldearen kontzertua. Sare konpontzaileen plazan.