Omenaldia (Irun): Ander Montserrat, Unai Sagarzazu eta Sebas Martinez
Azaroaren 29an, 18:30ean, harrera egingo zaie Irungo udaletxeko areto nagusian Pilotako Munduko Txapelketan trinketeko txapeldunorde izan berri diren Ander Montserrat, Unai Sagarzazu eta Sebas Martinez trinkete jokalariei. Horrez gain, Gorka Pablos eta Aritz Larrarte taldekideen lana ere aitortuko da biharko ekitaldian.

