Olentzero eta Mari Domingiren etorrera (Irun): Meaka auzoan

Abenduaren 23an Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira Meaka auzora. Aurreikusi dutenaren arabera, 17:30ean irtengo dira Siutz ikastetxeko sarbidetik, eta, bertatik, Meakako Auzo Elkartearen plazatxora hurbilduko dira 18:00ak aldera.
Plazan aurreskuarekin egingo zaie harrera, eta, ondoren, beren lekua hartuko dute haurren gutunak jasotzeko. Antolatzaileek azaldu dute harrera ekitaldia eguraldiaren menpe egongo dela, eta gutunak ematen diren bitartean, elkarteko taberna irekiko dutela.