Nacho Vegasen kontzertua (Irun)
Nacho Vegasek bere azken diskoa aurkeztuko du, 2022ko urtarrilean argitaratutakoa: Mundos inmóviles derrumbándose, intimitatez eta maitasunez betetako gotorleku bat, garai ilunotan, hauskortasunetik eraikia, baina baita kritikotasunetik eta konpromiso sozialetik. Azken lan honekin, musikariak bere barrenak erakusten ditu kantu bakoitzean, eta sentikortasunez beteriko barne-mundu konplexu bat ikusarazten du, gaur egun aurkitzen zaila den konpromisoarekin, gainera, eta bere burua berrasmatzen du XXI. mende betean, argiz eta bizitzaz betetako soinu baten bidez. Sarrera orokorra: 15 €.

