Musika (Irun): Udako kontzertuak
Udako programazioa bukatzeko, Irungo Udaleko GazteARTEan Konekta zerbitzuak udako kontzertuak antolatu ditu uztailaren 29an, Martindozenea parkean, 17:00etatik 22:00etara. Hainbat musika estilo jorratzen dituzten zortzi artistek hartuko dute topaketan. Kontzertuak doakoak dira.
Hona hemen programazio osoa:
- 17:00: DJ – Dyrim.
- 17:30: Gamboa eta DJ Dyrim.
- 18:00: Eusko Alberdi.
- 18:15: Amane.
- 18:30: Mirua.
- 19:30: J.U.N.E.C.
- 19:45: Iune Bermejo.
- 20:00: DJ – Unai Ribera.