Musika (Irun): Road to dignity
Kurdistango musiketan barrena bidaiatuko dute ikusleek Gani Mrizo Banda eta Ibrahim Keivo artisten eskutik. Estilo oso pertsonalarekin, Ekialdeko eta Mendebaldeko soinuak batzen dituzte, eta euskal musikaren ordezkariak izango dira, Josean Martin, Fran Lasuen eta beste artista batzuk. Daeshetik askatu berri diren emakume kurdu yezidiei laguntzeko erabiliko dute kontzertuan bildutako dirua.
Sarrera: 7,50 euro. Interneten eros daiteke.

