Bihar Orroealdiaren lehen saioa izango da. Zarata eta musika esperimentala egiten duten musikariei “aske eta baldintzarik gabe esperimentatu eta jolasteko aukera” eskainiko diete. Bertan izango diren artistak honako hauek dira: Amsia, Txtura eta Marrajo.