Musika (Irun): Iria Estevez
Ostiralean (hilak 14), 23:30ean, Kabigorriren XXV. urteurrenaren ospakizunen harira antolatu duten programazioaren barruan, Iria Estevez abeslari galiziarrak Camiños do Fado proiektua aurkeztuko du Kabigorriko egoitzan. Kontzertu horrek fadoaren estilo ezberdinak jorratuko ditu, eta musika galiziarra edo brasildarra uztartzen ditu.

