Musika (Irun): Bobbi Relac
Bobbi Relac musikariak kontzertua emango du bihar, hilak 3, Irungo Kabigorri Ateneoan.
Diego Vasallo, Maika Makovski bezalako artisten proiektuetan parte hartutakoa da; baita Fermin Mugurza, Atom Rhumba, Cabezafuego, Fuzz & Curry edota Kaiula ikuskizuna bezalako ikus entzunezko proiektuetan ere aritu da. Are, zinema, film laburrak, dokumentala, dantza ikuskizunak, antzerkiak eta zuzeneko pintura ere ukitu ditu bere ibilbide artistikoan.
20:00etan izango da emanaldia, eta ez da sarrerarik behar.

