Musika (Hondarribia): Hondarribiko XX. Nazioarteko Gitarra Jaialdia
Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdiak hogei urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko kontzertu berezi bat eskainiko dute bihar Hondarribiko Parrokian. Francisco Javier Jimenez Martinez, Leongo Katedraleko organo jolea eta Javier Garcia Moreno, Malagako Goi Mailako Kontserbatorioko gitarra jolea izango dira kontzertuko protagonistak. Sarrera doan.
Egitaraua (20:00etatik aurrera):
- Aranjuezeko kontzertua (adagio)
- Rodrigo Fantasía para un Gentilombre
- Rogrigo Concierto en re M Vivaldirena.

