[Musika emanaldia] Jorge Bedoya piano jolearen "Las Manos" emanaldia
“Bizitza, txanpon beraren bi aldeekin, eszenatoki baten gainean”.
Jorge Bedoya pianista, konpositorea eta aktorea da. Perkusioa, flamenkoa eta minimalismoa dira bere musikaren oinarri nagusiak, guztiak ere intimitatearen eta pertsonaltasunaren mugaraino eramanak.
Bakarrizketa honek bere piezak biltzen ditu publikoarekin egiten duen bidaia baten bidez. Bidaia horretan, pianoa eta hitza erabiltzen ditu, umorea eta drama uztartuz.
Sarrerak Hondarribiko Udalaren webgunean, hiru euroan eskuragarri.