Mendi irteera (Irun): Irungo Mendizaleak taldearekin, irteera
Mendiaren Asteari bukaera emateko, Irungo mendietatik zehar irteera antolatu du Irungo Mendizaleak taldeko kideek. 08:00etan abiatuko dira San Juan plazatik, eta lau ordu eta erdiko bidea da. Ondoren bazkaria egingo dute elkartean.