Martxoak 8 (Hondarribia): Sare Morea
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/11/emeki.jpg)
Martxoaren 8an eguerdiko 12:00etan bilduko dira Martxoak 8 plazan. Iaz egin bezala, aurten ere, Sare Morea zintzilikatuko dute. Emeki elkarteak Hondarribiko eskolekin egindako lanketa bereziaren emaitza da. Haurrek Martxoak 8 egunaren zergatiaren eta egunero lantzearen garrantziaren inguruko hausnarketa egin dute, sarea lanketa horren isla izango da.