Marrazketa (Irun): Oiassortu Pintura Lehiaketa
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/12/a5caae05-e4a2-7170-3625-6ee40c481aed.jpg)
Oiasso Erromatar Museoak egitarau zabala antolatu du Eguberrietarako. Abenduaren 30ean eta urtarrilaren 7an, familia, gazte eta helduei bideratutako Oiassortu Pintura Lehiaketa egingo da, 10:00etatik 14:00etara, Oiasso Museoan. Parte hartzaileek museoan gehien gustatu zaien pieza edo ikusitakoarekin zerikusia duen marrazkia marraztu beharko dute. Parte hartzaileek eraman beharko dute materiala (arkatzak, margoak…). Lehiaketan aritzeko bi euro ordaindu behar dira.