Mahai ingurua (Irun): Bor-bor hausnarketarako plaza
azko azaroan sortu zuten Bor-Bor Hausnarketa Kolektiborako Plaza. Erantzunak bilatzea helburu duen espazioa sortu dute. Uberka Bravo da kideetako bat eta azaldu du “erreferente ideologiko gutxi” dauden garaia dela, eta, hartara, “erantzunak bilatzeko toki bat” dela.
Hurrengo saioa mahai inguru bat izango da eta prekarizazioaren aurrean “antolatzea eta borrokatzea” izango dituzte hizpide. Helburu nagusia “antolatuta” egon ahal izatea dela diote. Hitzordua abenduaren 13an izango da, 18:00etan, Erdialdeko auzo elkartean (Aldapeta kalea, 7 zenbakia).