Liburu aurkezpena (Irun): 'Maitemina'
Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak Maitemina liburuaren aurkezpena antolatu du. Julen Gorosabel donostiarra da idazlea eta bertan izango da, hilaren 10ean, Palmera Montero Gunean, 18:30ean.
Maitasunari, gurasotasunari, minari, sendatzeari eta zaurgarritasunari buruz hausnartzeko plaza izango dela aurreratu du Lumak Haizek. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.