Liburu aurkezpena (Irun): 'El coraje sin recompensa - Nicolás Guerendiain Salaberri (1900-1937)'
Jose Ramon Cruz Mundetek, Nicolas Guerendiainen iloba txikiak, idatzitako eta ‘Nicolas Guerendiaian’ Irungo Errepublikarrak Elkarteak argitaratutako liburua da honakoa. Azaroaren 25ean aurkeztuko da, 19:00etan, Oiasso Erromatar Museoan. Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da aurkezpena zuzenean.
Aurkezpenean Mertxe Tranche, Marijo Nogues Irungo Errepublikarrak Elkarteko kidea eta Jose Ramon Cruz Mundet liburuaren egilea egongo dira. Idazleak, baina, ezingo du Irunen egon, eta You Tube-tik ariko da zuzenean.

