Kultura (Hondarribia): 'Hondarribiko Gorria' dokumentala
Jesús Carrera Olaskoaga hondarribiarraren bizitzan oinarritutako dokumentala da ‘Hondarribiko Gorria’. 1936ko estatu kolpearen ondoren lehertu zen Gerra Zibilean kokatuta dago historia. Alcalá de Henaresen torturatu eta fusilatu zuten 1945ean. Hainbat ikerketa egin ondoren haren gorpua aurkitu eta jaioterrian lurperatu zuten. Sarrerak doan hemen.