Kultura (Hondarribia): Hondarribia itsas herria, I. Itsas Ondare Topaketak
Itsasoak mendeetan zehar Hondarribiarrei emandako jakintza, ohitura eta ondare guztia balioan jartzeko eta babesteko sortu dute I. Itsas Ondare topaketak ekimena. Informazio gehiago.
Egitaraua:
Hilak 16
- Luz de Mar. Azken Itsasargizainak dokumentala Euskadiko Itsasargien Lagunak-en eskutik. Itsas Etxea Auditoriumean, 18:00etan.
- Emakumea eta itsasoa. Emakumeak blai. dokumentala eskainiko dute. Ane Zulaika da zuzendaria. Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan.
- Mahai ingurua. Bertan parte hartuko dute Hondarribiko saregile batek, Hondarribiko emakumeen traineruaren patroiak eta Honarribiko Kofradiako ordezkariak. Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan.
Hilak 17
- Hondoxka Bidasoako azken gabarrariei buruzko dokumentala eskainiko dute. Jose Luis Zabala da zuzendaria. Itsas Etxea Auditoriumean, 18:00etan.
- Enrique Lekuona I. bekan saritutako lanaren aurkezpena: Portuarrak, Hondarribiko itsas komunitateari begirada historikoa. Egileak Aritz Díez eta Josu Narbarte dira. Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan.
- Eskifaia abesbatzak Luis Gaiztoak itsas kantu bat barreskuratuko du. Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan.
Maiatzak 18
- Itsas modelismo erakustaldia Bizkaiko Itsas Modelismo elkartearen eskutik. Zumardiko Beltxargen Parkean, 10:00etatik 13:00etara.
- Bisita gidatua portuan barrena: Marinel ontzia (kanpotik), sare konpontzaileen lana eta Hermandadea. Hilario Martinez, Pilo Goikoetxea eta Gregorio Kanpandegi izango dira bisita gidatuko dutenak. Kai Zaharrean, 11:00etan.
- Hondarribiko Musika Bandaren kontzertua. Itsas Etxea Auditoriumean, 18:00etan.
- Sardinada egongo da Zaporeak-en eskutik eta Beduola itsas elkarteak Magallanes batela erakutsiko du. Kai Zaharrean, 19:00etan. Gainera, Izugarria konpertsak herria alaituko du.