Kontzertua (Irun): Sigma Project Quartet
Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, Sigma Project Quartet laukoteak kontzertu bat eskainiko du otsailaren 26an, 19:00etan, Amaia KZn. Laukotea lau saxofoi jotzailek osatzen dute: Andres Gomis, Angel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguero. Haiekin batera, Mario Parisuelosek pianoa joko du.
Ricardo Requejo Ganbera Musikako Zikloaren programaren barruan sartuta dago emanaldia. Sarrerek bost euroko prezioa dute eta bi modutara eskura daitezke: Amaia KZren webgunean edo antzokiaren txarteldegian emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.

