Kontzertua (Irun): Estitxu Pinatxo
Estitxu Pinatxo abeslari beratarrak ‘Isilik daude harriak’ bere bigarren eta azken lana aurkeztuko du Kabigorrin. Disko berri hau dokumentazio eta ikerketa lan handiaren emaitza da. Izan ere, arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat abesti jaso eta moldatu ditu Mikel Santxezen laguntzarekin. Horrez gain, Harkaitz Cano idazleak eman die distira, kantu horien euskarazko itzulpenak eginez