Kontzertua (Irun): 'Eguberritako kontzertua'
Irungo Udalak, Rotary klubak eta Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak Eguberritako kontzertua antolatu dute, abenduaren 18rako, 19:00etan. Ametsarekin batera Ma Non Troppo orkestra igoko da oholtzara. Sarrerak 15,90 euro balio dituzte eta udalaren sarreren orrialdean jaso behar dira. Bildutako diru guztia Mi Dulce Guerrero elkarteari emango diote.

