Kontzertua (Irun): Ainhoa Arteta
Luis Mariano Irun Lirika Elkarteak aurten ospatuko du bere hogeigarren urteurrena. Programazio berezi horren barruan, Ainhoa Arteta sopranoaren kontzertu bat ondu dute, otsailaren 11n, 19:00etan, Amaia Kultur Elkartean.
Sarrerek 40 euroko prezioa dute bazkideentzat eta 60 eurokoa ez bazkideentzat. Sarrerak Irungo Udaleko webguneko sarreren atalean eta Colon pasealekuko turismo bulegoan eskuratu daitezke.

