[Kontzertua] "Belar Hostoak"
Argazkia: Gari Garaialde. Martxoan, Bilboko LORALDIA Festibalean, Txomin Artolak 1978an Walt Whitmanen testuekin argitaratutako BELAR HOSTOAK (Leaves Of Grass) diskoaren reinterpretazioa aurkeztu zuen Jon Gurrutxaga, Antxon Sarasua, Andoni Etxebeste, Amaia Lasa, Dani Venegas eta Urbil Artolak osatutako taldeak. Moldaketa berriak egin zituztela zeudela baliatuz, estudioan grabatzea erabaki zuen taldeak, eta berriki aurkeztu du diska berria ELKAR argitaletxeak. Bi disko biltzen ditu argitalpenak: Batetik, Txominek 1978an argitaratutako disko erremasterizatua, eta moldaketa berriekin grabatu duena boskoteak bestetik.
LORALDIAn aurkeztutako formatu berarekin planteatuko ditugu emanaldiak. Hau da, tarteka, abestien artean, Amaia Lasa poetisak Whitmanen filosofia eta poesiari aipuak egingo dizkio. Tarte hauek musikatuz, musikariek ez dute etenik egingo hasieratik bukaeraraino, hari berarekin lotuz ikuskizuna.


