Kirola (Hondarribia): Tximist Cup 2025
Juan Carlos Samaniego Tximist-en omenez sortu zuten Tximist Cup txapelketa, inklusioa, berdintasunaren eta eraldaketa sozialaren baloreak uztartuz goi mailako emakumeen futbola hauspotzea ardatz duena.
Norgehiagokak hilaren 14an hasiko dira. Ordutegiak eta partiden hurrenkerak hemen aurki daitezke. Hilaren 15ean azken fasean sartuko da txapelketa, eta finalak jokatu ondoren sari banaketa egingo dute.
Hilaren 20an jokalari nagusien txanda izango da, eta ez edonolakoak gainera. Legendak jokatzen ikusi ahal izango dute futbolzaleek. Hilaren 21ean izango da Tximist Cup Legends txapelketa.

