Kirola (Hondarribia): Espainiako IILCA Txapelketa
Espainiako ILCA Master Txapelketa Hondarribian jokatuko da hilaren 29tik ekainaren 2ra arte. Master kategoria denez 30 urtetik goragokoek parte hartuko dute. ILCA belaontzi mota bat da.
Ordutegia:
Hilak 29: 16:30etik 19.30ra parte hartzaileen erregistroa egingo da.
Hilak 30: 10.00etatik 20.00etara probarako beharrezko materialaren kontrola eta entrenamendua.
Hilak 31: 09:00etatik 10:30etara materialaren kontrola eta 12:00etatik aurrera lehen proba.
Ekainak 1: 12.00etan bigarren proba.
Ekainak 2: 11.00etan hirugarren proba eta 17:00etan amaiera ekitaldia eta sari banaketa.