Kafe-tertulia (Irun): 'LGTB/Trans Legeari buruzko kafe-tertulia'
Espainiako Kongresuan onartu berri dute 4/2023 Legea edota Trans Legea bezala ezaguna dena. Haren gainezko zarata mediatiko asko dago eta hori egiteaz arduratzen den jendea badagoela ere azaldu du Koldo Zabala Berdintasun teknikariak. Hartara, bulo horiek deuseztatzea eta eskubide hau jendarteratzeko gune bat sortzea da tertuliaren ideia. LGTBIQ+ eskubideetan aditu Oihana Puente Cortes abokatuak zuzenduko du tertulia.