Jardunaldia (Irun): Irun Open Innovation
Irun Open Innovation jardunaldiaren zortzigarren ekitaldia egingo da azaroaren 9an, Ficoban, 09:30etik 14:00etara. Topaketa hori enpresa munduan berrikuntzan oinarritutako esperientzia arrakastatsuak elkarrekin ikusteko aukera ematen duen hitzaldien jardunaldi bat da. Interesdunek ere online jarraitu ahal izango dute topaketa.
Izen-emateak doakoak dira, eta udalaren webgunetik egin behar dira.