Jaiak (Hondarribia): Osteguneko egitarau osoa
- 11:15 HAURREN DANBORRADA Mendelu Auzotik abiatuko da eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
- 12:00 Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko Jaiei hasiera ofiziala emango zaie.
- Bitartean Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setio oroigarri hartako TITI-BILITI doinua joaz.
- 12:15 ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Haurren danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
- 12:30 HIRIKO URREZKO INTSIGNIA JARTZEKO EKITALDIA Udaletxean.
- 18:30 “Hondarribiko Hiria” Musika Banda kalez kale ibiliko da TITI-BILITI joaz.
- 20:00 TE DEUM ETA SALBEA Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian. Udalbatza txit gorena bertan dela, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren SALBEA abestuko du.
- Bitartean ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean Udalkideek AURRESKUA dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez.
- Ondoren, DANBORRADAren kalejira Hirian barrena.
- 20:00 Guadalupeko Elizan SALBE herrikoia kantatuko da; ondoren, ohiko deskargak egingo dira.