Jaiak (Hondarribia): Larunbateko egitarau osoa
- 9:00 GOIZUT Dultzaineroen DIANA.
- 9:00-19:00 Kirol Kaian IRRATIZALEEN erakustaldia. Hondarribiko jaiak direla eta estazio berezia martxan jarriko da.
- 11:00 Butron pasealekua, XIII. Txikienentzako MOTO LASTERKETA (4 urte arte). Motorrak (korrepasilloak) parte-hartzaileek berek eramango dituzte.
- 11:00-13:30 Harresietan, Zezen plazaren aurrean, HAURRENTZAKO PARKE ERRALDOIA.
- 11:00-13:30 Harresian (Erreginaren Baluartearen parean), Santiagoko Deabruak-ek antolatuta, “KABLERIK GABE ETA PILARIK GABE” jarduera eta shetland eta poney gainean ibilaldiak (Club Hípico Jaizubia-ren eskutik).
- 12:00 Txiki CHEF tailerrak (5 urtetik 12ra), Butron pasealekuan.
- 12:30 SOKAMUTURRA Kale Nagusian. GOIZUT dultzaineroen emanaldia.
- 16:30 Gipuzkoa Plazan PUZZLEAK BIKOTEKA.
- 17:00 Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik eta Portutik igarota ERRALDOI ETA BURUHANDIAK hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
- 17:00-20:00 Harresietan, HAURRENTZAKO PARKE ERRALDOIA. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke.
- 18:00 KEMEN DANTZA TALDEA: Ezpata-dantza. Gernikako Arbolan hasi, Kale Nagusia eta Arma Plazan amaituko den ibilbidea.
- 21:00 ZEZENSUZKO SOKAMUTURRA San Pedro kalean. Udalak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileek jasan ditzaketen kalteen erantzukizuna.
- 21:00-00:00 PUNTU MOREAK, San Pedro kalean.
- 22:00 Bentan, HOFE X 4:40 eta BEN YART taldeen emanaldia.
- 22:30 Arma Plazan, PURO RELAJO taldearen emanaldia.
- 00:00 Itsas Etxea Auditoriumean (sarrera), ARTATZE PUNTU MOREA.